


Zer da OmegaT?
===============

OmegaT aplikazioa Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenetarako tresna da, plataforma anitzetarako prestatua, kode irekikoa, parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, gako-hitzen bidezko bilaketaz eta glosarioz hornitutakoa, eta egindako itzulpenak proiektu eguneratuetan aprobetxatzea ahalbidetzen duena.



Lizentzia-informazioa
=====================

OmegaT Free Software Foundation-en GNU General Public License lizentziak onartzen dituen baldintzen pean dago erabilgarri; lizentziaren 3. bertsioa edo, aukeran, berriagoa den edozein bertsio erabili daiteke. Lizentziaren testua honako helbidean dago:
/docs/OmegaT-license.txt.

OmegaT-k zenbait liburutegi erabiltzen ditu. Liburutegi bakoitzaren lizentzia honako fitxategian dago:
/lib/licenses/Licenses.txt.



OmegaT instalatu aurreko baldintzak
===================================

OmegaT-k Java Runtime Environment (JRE) 1.8 edo berriagoa behar du zure sisteman instalatu ahal izateko.

JRE integratuta daukaten OmegaT paketeak erabiltzea gomendatzen dugu, arazorik izan ez dezazun hura hautatu, eskuratu eta instalatzeko orduan.



OmegaT-ren instalazioa (Windows)
===========================

Abiarazi instalazio-programa



OmegaT-ren instalazioa (Mac)
===========================

Deskonprimitu OmegaT .zip fitxategia, aplikazioa eta dokumentazio-fitxategiak dituen karpeta bat erauzteko. Mugitu karpeta kokaleku egoki batera, adibidez aplikazioen karpetara.



Installing OmegaT-ren instalazioa (Linux)
=========================

Jarri fitxategia edozein karpeta egokitan eta deskonprimitu. Horren ondoren, OmegaT prest dago abiarazia izateko.

Hala ere, instalazio txukunago eta lagungarriagoa egin dezakezu instalazio-scripta erabilita (linux-install.sh). Script hori erabiltzeko, ireki terminala (kontsola,
joan OmegaT.jar eta linux-install.sh scripta dauden karpetara
eta exekutatu hura ./linux-install.sh erabilita. 



OmegaT-ren instalazioa (Solaris, FreeBSD, ...)
===========================

Jarri fitxategia edozein karpeta egokitan eta deskonprimitu. Horren ondoren, OmegaT prest dago abiarazia izateko.



OmegaT-ren instalazioa Java Web Start erabilita (plataforma guztiak)
===========================================================

Jadanik Java badaukazu sisteman instalatuta, OmegaT-ren bertsiorik berriena instalatzeko modu bat Java Web Start erabiltzea da.

Horretarako, deskargatu hurrengo fitxategia eta exekuta ezazu:

   http://omegat.sourceforge.net/webstart/OmegaT.jnlp

Zure ordenagailuak behar duen ingurune egokia eta aplikazioa bera instalatuko du. Geroagoko abioetan ez da beharrezkoa izango linean egotea. 



OmegaT abiaraztea (Windows)
==========================

Instalazioan zehar mahaigainean lasterbide bat sortu baduzue, egin klik bikoitza haren gainean.

Instalazio-programak lasterbideak sor ditzake hasiera-menuan, mahaigainean eta abiarazte bizkorreko arean. OmegaT.exe fitxategia mahaigainera edo hasiera-menura arrastatu daiteke aplikazioa bertatik abiarazteko.

Zure fitxategi-kudeatzailean (Windows Explorer) OmegaT fitxategia ikus badezakezu, eta ez OmegaT.exe fitxategia, aldatu Windows-en hobespenak fitxategien luzapenak erakutsi ditzan.



OmegaT abiaraztea (Mac)
==========================

Egin klik bikoitza OmeagT aplikazioan.

OmegaT aplikazioa zuen dock-era edo Finder leiho baten tresna-barrara arrastatu dezakezue, hura edozein kokapenetik abiarazi ahal izateko. Spotlight-en bilaketa-kutxatik
ere abiarazi dezakezue.



OmegaT abiaraztea (Linux)
==========================

linux-install.sh scripta erabili baduzu, OmegaT honela abiarazi dezakezu:

  Alt+F2

eta ondoren:

  omegat

OmegaT abiarazteko modu errazagoa edukitzeko, Kaptain scripta erabil dezakezue (omegat.kaptn). Script hau erabiltzeko, lehenago Kaptain instalatu behar duzu. Ondoren, Kaptain abio-script-a abiaraz dezakezue honela:

  Alt+F2

eta ondoren:

  omegat.kaptn



OmegaT komando-lerrotik abiaraztea (sistema guztiak)
====================================================

OmegaT abiarazteko komandoa honakoa da:

cd <OmegaT.jar kokatuta dagoen karpeta>

<Java fitxategi exekutagarriaren izena eta bidea> -jar OmegaT.jar

(Java fitxategi exekutagarria java.exe deitzen da Windows-en eta java Linux-en.
Java sistema mailan instalatuta badago eta komando-bidean badago, ez da beharrezkoa bide osoa sartzea.)



Garatzaileak
============

OmegaT Keith Godfreyren lana da jatorriz.

Aaron Madlon-Kay da OmegaT proiektuaren kudeatzailea.

Uneko taldea:
(ordena alfabetikoa)

  Vincent Bidaux (dokumentazioaren kudeatzailea)
  Marco Cevoli (Telegram kanalaren kudeatzailea)
  Jean-Christophe Helary (Twitter kanalaren kudeatzailea) 
  Kos Ivantsof (itzulpenen kudeatzailea)
  Concepción Martin (Facebook kanalaren kudeatzailea)
  Briac Pilpré (web garatzailea)
  Lucie Vecerova (Facebook kanalaren kudeatzailea)

Kodeari ekarpenak egin diotenen zerrenda /docs/contributors.txt fitxategian dago.

Ondoko hauek (ordena alfabetikoan) ekarpenak egin dituzte:

  Anthony Baldwin (Itzulpenen kudeatzailea)
  Didier Briel (proiektuaren kudeatzailea)
  Alex Buloichik (garatzaile nagusia)
  Sabine Cretella
  Dmitri Gabinski
  Jean-Christophe Helary (laguntza-taldearen jabea, itzulpenen kudeatzailea)
  Maxym Mykhalchuk (garatzaile nagusia)
  Samuel Murray
  Henry Pijffers (bertsioen argitaratzeen kudeatzailea)
  Marc Prior (proiektuaren koordinatzailea, web arduraduna)
  Vito Smolej (dokumentazioaren kudeatzailea)
  eta lagundu duten beste jende asko

(OmegaT proiektuari ekarpen esanguratsua egin diozula uste baduzu eta zure izena hemen agertzen ez bada, mesedez hitz egin gurekin.)



Esteka erabilgarriak
============

OmegaT-ri buruzko informaziorik eguneratuena hemen dago:

   http://www.omegat.org/

Erabiltzaileentzako laguntza, Yahoo-ren erabiltzaile-taldean (eleanitza). Mezuak arakatzeko ez da harpidetu behar:

   https://omegat.org/support

Hobekuntzen eskaera (ingelesez), SourceForge-ko gunean:

   https://sourceforge.net/p/omegat/feature-requests/

Akatsen jakinarazpena (ingelesez), SourceForge-ko gunean:

   https://sourceforge.net/p/omegat/bugs/
